XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bestalde, Espainiako Konstituzioan Autonomi elkarteak elkartzea aurreikusia dago, eta Nafarroak eta Araba - Bizkaia - Gipuzkoek egunen batean hori lortzen badute, zer izango da kontua, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomi Elkartearen Elkartea?

Horretaz gainera, elkarte hitzak badu bereizgarri bat, funtsezkoa, Euskal Autonomi Elkartea esapidea motz eta desegoki bihurtzen duena: elkarte bateko kideak ez dira elkartegunean bizi, nor bere etxean baizik; autonomia elkarte batekoak, aldiz, bai, elkartearen esparruan bizi dira.

Izan ere, Elkarte hitza ongi legoke sukalde euskaran, baina, maila bat gaindituz gero, motz gelditzen da hainbat aldetatik comunidad / communauté-ren ordain gisa.

Orduan zer? Nik, komunitate-ri bi alde txar ikusten dizkiot. Alde batetik, gure tradizioan ez du inongo lekukotasunik, eta, bestetik, ez da nazioartekoa, ez da latin hizkuntzetan eta ingelesez baizik erabiltzen.

Hots, presentatu baino okerragoa da, honek gutxienez baduelako lekukotasunik gure tradizioan. Hortaz, aurkeztu-ren aldeko naizen arrazoi berberengatik, komunitate baino txukunago den zerbait nahiko nuke euskara baturako.

Gorago esan dudanez, ergelkeria asko esan da azken bolada honetan erkidego dela eta. Lehenik erkide ez dela komun, eta beraz erkidego ez dela komunitate.

Oinarrizko kontu bat dago hor: hitz batek tradizio idatzian esan nahi duena esan nahi du hizkuntza literarioan; etimologia kontuak edo filologo ustekoen iritziak jai dute horretan.

Konturatu al da irakurlea, horrela jokatzen ez badugu telescopio-k televisión esan nahi duela, edo alderantziz, hots, etimologiari begiraturik telescopio eta televisión sinonimo-sinonimoak direla, grekotiko -scopio latinetiko visión-en ordain betea denez gero?